Kanpainak

IKASGELARAKO ARIKETEN DOSSIERRA

lapices

 

 

Hona hemen zenbait ariketa orientagarri, ikasgelan bertan (edo eskola-orduez kanpo) norberaren aldaketan eta eraldaketa sozialean hezkuntzak nolako garrantzia daukan aztertzeko.

Hautaketa erakargarria egiten saiatu gara, “BEHERAGOKO BEGIAK. BESTE ERA BATEKO IKUSPEGIA” jokoaren eta “BEGIRATU ETA ULERTU EGINGO DUZU” fitxen osagarri. Horrez gain, Elkartasun Kanpainako ariketa guztiak gure web orriko EDUCA atarian dituzue eskuragarri.

 

 

HAUR HEZKUNTZA

Ikasteko txokoak

Haurreskola eta Haur Hezkuntzako 1. maila 2-3 urte Ariketa honetan, jolasteko lekuak prestatuko ditugu. Horrela, umeek euren errealitatea balioesten ikasiko dute, eta eskolara ikastera joateko aukera edukitzean oso zorte ona dutela konturatuko dira.

Argazki-dantza

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak 4-6 urte Argazkien bitartez, ezagutzen dutenaren eta beste leku batzuetan dagoenaren artean nolako aldeak eta antzekotasunak dauden ikusi ahal izango dute. Eskolapioen proiektuak garatzen dituzten lekuetako irudiak ikusi ahal izango dituzte.

Errealitateen labirintoa

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak 4-6 urte Ariketa honetan, mundu zabaleko ikastetxeetako neska-mutilen errealitateak ezagutu eta bertan inplikatu ahal izango dira ikasleak.

LEHEN HEZKUNTZA

Eranskailuen ipuina

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak 6-8 urte Ariketa honetan, mundu zabaleko ikastetxeetako neska-mutilen errealitateak ezagutu eta bertan inplikatu ahal izango dira ikasleak. Horrez gain, eskolapioen errealitateen “liburua” egin ahal izango dute eranskailuen bidez, eta eurak ere agertuko dira bertan.

Errealitatea ezagutu

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak 6-8 urte Ariketa honetan, mundu zabaleko neska-mutilen errealitateak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek.

Ricardoren edo Lambaren puzzlea

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak 6-8 urte Ariketa honetan, eskolapioen beste ikastetxe batzuetan ikasten duten beste ume batzuekin ditugun aldeak eta antzekotasunak landuko ditugu. Horretarako, beste errealitate batzuen irudien puzzleak egingo ditugu.

Kamera eskuan ikertzen

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 8-10 urte Joko handiaren bitartez, eskolapioekin lan egiten duten beste errealitate batzuk ezagutuko dituzte ikasleek.

Zatoz eta nire ordutegi desberdina ezagutu

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 8-10 urte Aldi berean ikasi eta lan egiten duten umeen errealitatera hurbilduko gara, eta geure ordutegiekin erkatuko dugu.

Errealitate desberdinak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 8-10 urte Ariketa honetan, argazkien zein testuen bidez, mundu zabaleko neska-mutilen errealitateak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek. Horrez gain, desberdintasunei, abantailei eta desabantailei buruz ere hausnartuko dute.

Munduko proiektuak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak 10-12 urte Ariketa honetan, argazkien zein testuen bidez, mundu zabaleko neska-mutilen errealitateak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek. Horrez gain, munduan lekuratuko dituzte, oso-oso kontuan hartu ahal izateko.

Gustuko dut eskolara joatea

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak 10-12 urte Ariketa honetan, eskolara joatea zeinen garrantzitsua den ikusi ahal izango dute ikasleek, gauza berriak ikasiko dituzte eta ikaskideekin jolastuko dira, eurena ez beste errealitate bat dagoela eta ume guztiek hezkuntza eskuratzerik ez dutela jakinda.

BIGARREN HEZKUNTZA

Joan egin nintzen, ikusi egin nuen eta azaldu egingo dizut

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak 13-15 urte Hegoaldeko herrialdeetan egondako boluntario edo erlijioso eskolapioren baten lekukotasuna.

Zer dagoen atzean

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak 13-15 urte Errealitateko argazkien erakusketa, atzean dagoen historia azalduta.

Zergatik ote naiz eskolaratu gabeko nerabea? (I)

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 15-17 urte Ariketa honetan, munduko hainbat lekutan eskolara ez doazen nerabeen egoeraren inguruan sentsibilizatu nahi ditugu ikasleak.

Zergatik ote naiz eskolaratu gabeko nerabea? (II)

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 15-17 urte

Kanpainaren “Making ofa”

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak 15-17 urte Ariketa honetan, elkartasun-kanpaina nola eta zergatik egiten dugun ikusi ahal izango dute gazteek. “Making ofa” egitea proposatuko diegu (batez ere, Batxilergorik ez duten ikastetxeetan, ariketa hau eurei ere proposatzen diegulako, edo maila horietan egitea zaila denean).

BATXILERGOA

Zatoz ikustera, denon errealitatea

Batxilergoko 1. eta 2. mailak 17-18 urte Saio honetan, ikasleei erakutsiko diegu begi bistan agerian ez dagoen “errealitatea” egon badagoela. Ezagutzen ez dugun informazio asko egon arren, oso garrantzitsua da zein den jakitea eta kritikoak izatea, inguruari buruzko irudi egiazkoagoa edukitzeko. Gauzen jatorria sakon ezagutzea garrantzitsua dela ulertu behar dute.

Kanpainaren “Making ofa”

Batxilergoko 1. eta 2. mailak 17-18 urte Ariketa honetan, elkartasun-kanpaina nola eta zergatik egiten dugun ikusi ahal izango dute gazteek. “Making ofa”.

Munduko proiektuak

Batxilergoko 1. eta 2. mailak 17-18 urte Zenbait markaren atzean zer dagoen jakin ostean, ikasleek munduko eskolapioen proiektuak izango dituzte hizpide. Munduko eskolapioen errealitateen bitartez, ikasleei begi bistan agerian ez dagoen “errealitatea” egon badagoela erakustea izango dugu helburu.