Kanpainak

IKASGELARAKO ARIKETEN TXOSTENA

Colored pencilsHona hemen zenbait ariketa orientagarri, ikasgelan bertan (edo eskola-orduez kanpo) hezkuntzak pertsonak aldatzeko eta gizartea eraldatzeko elementu moduan daukan garrantzia lantzeko.

Hain zuzen ere, hautaketa erakargarria egiten ahalegindu gara kanpainako sei ariketa nagusi hauen osagarri: “Itaka-Eskolapioak eskifaiaren itsasontzia”, “Pisten jokoa”, “Asramako horma-irudi handia”, “Tweet-telegramak”, “Tebe Dantzaren Lehiaketa” eta “Atambuarekin bat eginda”. Horrez gain, elkartasun-kanpainako ariketa guztiak gure web orriko EDUCA atarian ere izango dituzue ikusgai.

Maila/adina Ariketa Helburua
HAUR-HEZKUNTZAKO 1. MAILA MEMORY Ariketa honetan, gure itsasontziko eskifaiako kideak aurkeztuko ditugu banan-banan. Aldi berean, Indonesiako errealitatea ere ezagutuko dugu apurka-apurka.
3-4 urte
HAUR-HEZKUNTZAKO 2. MAILA OSAGARRIAK Ariketa honetan, gure itsasontziko eskifaiako kideak aurkeztuko ditugu banan-banan. Aldi berean, Indonesiako errealitatea ere ezagutuko dugu apurka-apurka.
4-5 urte
HAUR-HEZKUNTZAKO 3. MAILA TRIPULAZIOA Ariketa honetan, gure itsasontziko eskifaiako kideak aurkeztuko ditugu banan-banan. Aldi berean, Indonesiako errealitatea ere ezagutuko dugu apurka-apurka.
5-6 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. MAILA JOKOAK ETA DANTZAK Saio honetan, lantzen ari garen errealitate sozialari buruzko gauza gehiago jakingo ditugu jokoaren eta Indonesiako ohiko dantzaren bitartez. Hartara, gure bizimodua kontuan hartuta aldeak eta antzekotasunak daudela ikasi ahal izango dugu. Batzuk, gainera, “bidezkoak” izango dira (kulturalak, esaterako), baina “bidegabeak” ere egongo dira (ekonomikoak, adibidez).
6-7 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA NOLA ZAUDE ZU? Ariketa honetan, ikaskideen ezagutza, enpatia eta adiskide/ikaskideekiko harremanak landuko ditugu.
7-8 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILA ADISKIDEENTZAKO GATZA Ariketa honetan, autoezagutza eta, batez ere, gainerakoen zerbitzura jarri ditzakegun berezko ezaugarriak jorratuko ditugu.
8-9 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA INDONESIA EZAGUTU Ariketa honetan, hizkuntza askotan hitz egiten dakien BLA pertsonaiaren bidez landuko dugu kanpaina.
9-10 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 5. MAILA TOP CHEF SUKALEKIN Ariketa honetan, Indonesiako gastronomia ezagutuko dugu. Bertan, hain zuzen ere, ikasleek sukaldaritzarako duten gaitasuna jorratuko dugu haien familien laguntzaz.
10-11 urte
LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA ELKARREKIN ERAIKITZEN Ariketa honen bitartez, neska-mutilak proiektuko partaideak direla sentitzea eta Atambuako asrama (barnetegia) guztion artean eraikitzen laguntzea lortu nahi dugu.
11-12 urte
DBHko 1. MAILA ESKOLARA BIDEAN Ariketa honen bidez, ikasleak konturatu egin ahal izango dira hezkuntza oso garrantzitsua dela eta zenbait umek eta gaztek, Indonesiakoek, hain zuzen ere, eskolara iristeko zailtasunak dituztela. Beraz, oso garrantzizkoa da eskolapioak Atambuan eraikitzen ari diren bezalako barnetegia eraikitzea.
12-13 urte
DBHko 2. MAILA ATAMBÚA & GO Ariketa honetan, eskolapioek Indonesian garatu duten proiektua ezagutuko dugu jokoaren bidez, eta, bertan, Itaka-Eskolapioak eskifaiako txoek parte hartuko dute.
13-14 urte
DBHko 3. MAILA ZEURE KANPAINA ERAKUTSI Ariketa honetan, ikasleek ikastetxeko gainerako ikasleak sentsibilizatzeko zereginean parte hartuko dute. Horretarako, kanpainan garatzen ari diren ariketei buruzko bideoak egingo dituzte.
14-15 urte
DBHko 4. MAILA ELKARREKIN BIDEAN Ariketa honetan, ikasleek kanpainari buruz eta eskaini dezaketen lankidetzari buruz hausnartu ahal izango dute, euren edozein ekintza eskolapioek Atambuan abian jarritako proiektuaren mesederako izango da-eta.
15-16 urte
BATXILERGOKO 1. MAILA JIWA, ERAIKITZEKO GRINA Ariketa honetan, sormena eta hezkuntza sustatuko ditugu, mundua hobetzeko eta geure trebetasunak gainerakoen zerbitzura jartzeko tresnak dira-eta.
16-17 urte
BATXILERGOKO 2. MAILA PETERSEN MAPAMUNDIA Ariketa honetan, herrialdeetako Giza Garapenaren Indizeari (GGIri) buruz hausnartuko dugu.
17-18 urte