Ojalá/ El Faro

10548021_896396700404826_8386743555456042976_o

OJALÁ etorkin gazteak gaztelaniaz alfabetatzeko programa da. Gaztelaniazko doako eskolak ematen ditugu Gasteiz eta Bilboko hirietako gizarte eta lan zerbitzuek bidalitako hainbat gizon eta emakume etorkinei. Eskolak Itaka-Eskolapioak lokaletan ematen dira eta gure helburuak honako hauek dira:

  • Ahozko ulermen eta adierazpen maila ona eskuratu.

  • Eguneroko harreman eta komunikaziorako, entzute eta enpatia bezalako trebeziak eskuratu.

  • Proposatutako ekintzetan gogotsu parte hartu eta hiriko eta jatorrizko herrietako kultura-ezaugarriak ezagutu eta partekatu.

Programa honetako onuradunak lan-munduan txertatze prozesuan dauden pertsona immigrante eta helduak dira eta zailtasun sozioekonomikoak dituzten eta hezkuntza-sistematik kanpo dauden arren, haien jakinmina nabarmena da. Emakumeek lehentasuna dute programa honetan.

Eskolak astelehenetik ostegunera ematen dira Fundazioaren geletan. Gasteizen klasean dauden emakumeen seme-alabak zaintzeko ludoteka bat dago.