Trastevere

Trastevere Logroño

Trastevere, Calasanzek bere irakasle lana hasi zuen Erromako bazterreko auzoaren izena da. Gure ustez, munduan trastevere asko daude oraindik aldatu beharrez. Funtsezkoa deritzogu denbora emateari akademia batera joateko aukera ekonomikorik ez duten eta klasean atzeratuta edo ikasteko arazoekin dabiltzan umeen eta gazteen etekin akademikoa hobetzeko.

Gaur egun Trastevere laguntza eskolak Tafalla eta Logroñoko ikastetxetako lokaletan ematen dira.

Trastevere laguntza eskolen bidez eman nahi dugun erantzuna hezkuntza osoa eta globala izan nahi du neska-mutilek azaltzen dizkiguten beharrei erantzuten duena. Horregatik, eskolez harago saiatzen gara neska-mutil hauen bizitzetan erreferenteak izaten eta independienteak eta autonomoak izateko hezten.