Anzaldo eskola (Bolivia)

[ Kontactua ]

Jose Antonio Arce 1292
Cochabamba - Bolivia

Tlfn: (591) 445 404 86

sedebolivia@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Humberto Camacho

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

1993 urtetik daude Eskolapioak lanean Anzaldo-ko eskolan. Anzaldo 3.100 metrotako altueran kokatzen da. Eskolak 850 neska-mutil laguntzen ditu, batez ere inguruko mendietan dauden 69 herri-komunitate txikietan bizi direnak, Anzaldo-ko herrialdean (645km2).

Komunitate guztietan herri-eskola txikiak egon ohi dira irakasle bat edo besterekin ikasle kurtso batzuk eramateko; hala ere, “San José de Calasanz” eskola da Lehen hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako maila guztiak eskaintzeko gai dena bere ikasketak kalitatez jarraitu nahi duten ikasleentzat.

Azken urte hauetan, ikasle kopurua jaitsi ahala komunitate batzuen eskola txiki asko ixten ari dira etengabe. Anzaldo-ko ikastetxea komunitateetan bizitzen jarraitzen dutenentzat aukera bakarra bilakatzen da.

Hezkuntza kalitateak eta Eskolapioen eta hezkuntz-komunitatearen konpromisoak ikastetxea herrialdean eta inguruetan erreferentea izatea lortzen dute.