ST. JOSEPH CALASANZ MIDDLE AND HIGH SCHOOL KAMDA-N (INDIA)

[ Kontactua ]

Sy. 56, Kithakannur Village K.R. Puram P.O.
Bangalore 560036. Karnataka

Tlfn: (91) (80) 65655369

india@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Stalin Nasianse

Apoyo a centros escolares Escuela Kamda 2 India

Kamda-ko eskola Indiako ipar-ekialdean kokatzen da, Jharkhand estatuan, basoz inguratutako lurralde batean. Kamda landa auzoen multzo bat da eta bere biztanleria oso sakabanatuta dago, “munda” etniakoa. Hau da, orokorrean “adivasis” izena duten tribuetako bat da. Ez daude hindu gizarte barruan, eta ez dute “kasta gizarte sistema. Iraute nekazaritzaz bizi dira, herri baztertu eta txikietan bilduta, eskola eta beste zerbitzuetatik urrun. Inguruetan ia ez dago eskolarik, herrialdeko gune pobreenetariko bat da, eguraldi gogorra du egunetan 40º C jasan behar dute eta gauean berriz 10 gradutara baino beherago jaisten da tenperatura.

Hezkuntza da aukera hoberena bizi egoera hobetzeko, batez ere “munda” etniakoentzat, bere hizkuntzaren (ez da ofiziala eta ez dago onartuta) hiztunen kopurua %10 eta %30 artean kokatzen baita.

Eskola sortu zen 2004-an 50 ikaslekin gutxi-gora-behera. Gurasoak oso gustura daude emaitzekin eta azken urte hauetan beste 50 bat ikasle berri hartzen dira urtero.