BAMENDJOU-ko LEHEN HEZKUNTZA ESKOLAK (CAMERÚN)

[ Kontactua ]

Barrio Cité - Verté H10
(junto colegio alemán) Yaundé

Tlfn: (237) 22 04 59 94

cameroun@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Felicien Mouendji

Egoitzako teknikaria:
Georges Alain Bissiongol

IMG_6996

Bamendjou-n eskolapioek sei eskola dituzte hainbeste auzotan: “San Antonio” erdialdean, “Santa Teresa” Toba auzoan, “San Mauricio” Latsit-en, “San Fabian” Mboum-en, “San Gabriel” Toumi-n eta “San Miguel” Ndang auzoan.

Herria mendebaldean kokatzen da, Bafoussam hiritik 15 kilometrotara, biztanleriarik gehienak Bamiléké etniakoak izanik. Bamenda eta Bafia-n bezala nekazaritzaz bizi dira, %50 baino gehiago langabezian dago eta emakumearen lana ia-ia ez da ageri. Elizbarrutiaren datuen arabera (lurraldean egindako ikasketa bakarrak) eskolaritze tasa ez da iristen %65-ra Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan %25-era eta Goi Mailakoan %10-ra.

E1.612 baino ikasle gehiago dituzte sei eskolen artean Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzako kurtso batekin.