ERROTAZARRA ZENTROA VITORIA-GASTEIZ (ESPAINIA)
[ Kontactua ]
Federico Baraibar 36
01003 VITORIA
Tlfn: 945 28 40 00
Tlfn: 664 27 85 59
sedevitoria@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Juan Carlos de la Riva

“Errotazarra” proiektua buru desgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostu bat eskuratzeko aukerak hobetzeko prestakuntza programa bat da. Arabako Barria aterpean astelehenetik ostiralera burutzen den aterpetako kudeaketa eta mantentze-lanetako ikastaroa da. Bertan 21 urte baino gehiagoko, gehienak Zeregin Ikaskuntzarako Geletatik etorritako 11 andre-gizon gazteak hartzen dute parte.
Lanbidek finantzatzen duen proiektu honek ikasturte bateko iraupena du, 2014ko urritik 2015ko ekainera arte.
Kurtsoa ematen duten hezitzaileen artean banatzen dituzte bi lanaldi osoak, basozaintza eta lorezaintza ezaupideak eta buru desgaitasunen bat duten gazte hauekin gizarte integrazio lana egiteko trebeziak.
Prestakuntza programaren helburuak
HELBURU NAGUSIA:
- Buru desgaitasunen bat duten gazteak lan munduan txertatzea.
HELBURU BEREZIAK:
- Buru desgaitasunen bat duten pertsonek lorezaina izateko behar diren tresnak eta teknikak eskuratzea.
- Buru desgaitasunen bat duten pertsonei,jendeari harrera egitean azpimarratuz, aterpe bat kudeatzen eta mantentze lanak egiten irakastea.
- Buru desgaitasunen bat duten pertsonak D.B.H. titulua eskuratzeko gaitzea.
- Lanpostu bat eskuratzeko eta mantentzeko trebetasunak irakastea.
- Barriako aterpea bisitatzen duten pertsonak buru desgaitasunen bat duten pertsonen lan egiteko aukerei buruz sentsibilizatzea.
Lan metodologia eta ekintzak
Emandako prestakuntza praktikoa eta kolektibo honen errealitateari egokitua da oinarriz. Lantzen diren alderdi teorikoek lan praktikoa dute ardatz nagusia.
Botanika, lorezaintza, kanpoaldeko-zaintza, mantentze lanei buruzko ezaupide teorikoak… garrantzitsuak deritzegu baina askoz gehiago praktika: aterpe bateko ohiko lanak, tresnen erabilera, landatze eta ureztatze teknikak eta abar.
Kurtsoak 1.043 irakastordu iraungo du 149 egunetan banatuak, urritik ekainera.
Ikastaroa bi fasetan banatzen dugu. Lehenengo fasean (2014ko urritik 2015ko apirilera) prestakuntza praktikoa Barriako Errotazarra aterpearen egoitzan eta lursailean burutuko dugu.
Ikastaroaren azken fasetik aurrera (2015ko apiriletik ekainera) gure aterpean eta gure laguntza eskatzen duten gizartearen interesa duten beste lekuetan lan egingo dugu.
Ikasleak
Proiektu hau 20 eta 24 urte bitarteko langabezian dauden eta desgaitasun ziurtagiri duten pertsonei zuzenduta dago. Ikasle hauetako asko Gasteizko Ikastetxeetako Zeregin Ikaskuntzarako Geletatik eta Okupazio-Zentrotatik datoz.