Belo Horizonte GHG (Brasil)

[ Kontactua ]

Rua dos Coqueiros, 205 Maria Goretti
Belo Horizonte – MG 31.930-525

Tlfn: +55 (31) 3432.1760

sedebh@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Roseane Linhares

01

Gizarte-hezkuntzarako guneak Belo Horizonteko kanpoaldeko hamar auzok osatutako barruti baten beharrei erantzuten die. Auzo hauetan aisialdi, kultura eta hezkuntza baliabide eskaintza maila baxua da, eta behartasun, analfabetismo eta ume-lan tasak handiak. Zentroa Belo Horizonte eta Sabara hirien arteko muga aldean dago, hortaz aldameneko hiriko etorritako erabiltzaileak ere badaude.

935 m2-ak honela daude banatuta: 4 ikasgela, dantzatzeko gela/capoeira/antzokia, informatika gela, telezentroa, liburutegia, auditoriuma aldagelekin, jantokiak, arreta psikologiko eta gizarte zerbitzuak emateko bulegoak, bilera-gelak eta administrazio bulegoak.

Zentroan honako ekimenak burutzen ditugu:

  • Enprendizajea: Nork bere lana sortzeko eta enpresak sortzeko trebetasunak ikastea. 16 urtetik goragokoentzako kurtsoak.

  • Elkarbizitza taldeak: Bizitza esparruak, bizipenak elkar trukatzeko eta gizarte harremanak indartzeko.

  • Gizarteratzea: Autolaguntza taldea alkohola eta drogen menpekotasunetik leheneratzeko.

  • Gazteak elementu nagusia: Gazteei zuzendutako hitzaldiak, erakusketak eta lanerako orientabideak, burujabeak eta gizalegezkoak izaten ikas dezaten.

  • Lanbide-trebakuntza: 16 urtetik goragokoentzako lanbide-trebakuntza eta oinarrizko lan trebetasunak eskuratzeko ikastaroak.

  • Sozializazioa: 10 urteko neska-mutil eta nerabeentzako kultura eta aisialdia eskolan ikastea.