Governador Valadares GHG (Brasil)

[ Kontactua ]

Rua Carlos Chagas, 66
Bairro Santa Helena - MG 35.059-130

Tlfn: +55 (33) 3225.4283

sedegv@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Patricia Bicalho Duarte

02

Governador de Valadaresko gizarte-hezkuntzako gunea droga menpekotasun eta bortxakeria maila altuak dituen hiriko kanpoaldeko barruti pobretu batean kokatuta dago.

Itaka-Eskolapioak Fundazioak k Brasilen dituen gizarte-hezkuntzako guneetan handiena da 2500 m2 duelarik eta hiriko bost auzoko biztanleei (27.528 pertsona inguru) zerbitzu ematen die.

Tokian hiru ikasgela, informatika gela, estetika lantegi-gela, dantzatzeko gela, multimedia gela, liburutegia, sukalde erdi-industriala, jantoki handia, estalitako kiroldegia, aldagelak, erdiko plaza, estalitako terraza, jolastokia, eta zerbitzu eta administrazio bulegoak daude.

Zentroan honako ekimenak burutzen ditugu:

  • Enprendizajea: Nork bere lana sortzeko eta enpresak sortzeko trebetasunak ikastea. 16 urtetik goragokoentzako kurtsoak.

  • Ikastordu luzatua: Garapen kognitiboa lantzeko eta gizarte identitatea eta norbere nortasuna eraikitzeko hezkuntza. Sei eta hamabost urte bitarteko neska-mutilentzat.

  • Gazteak elementu nagusia: Gazteei zuzendutako hitzaldiak, erakusketak eta lanerako orientabideak, burujabeak eta gizalegezkoak izaten ikas dezaten.

  • Lanbide-trebakuntza: 16 urtetik goragokoentzako lanbide-trebakuntza eta oinarrizko lan trebetasunak eskuratzeko ikastaroak.

  • Sozializazioa: 10 urteko neska-mutil eta nerabeentzako kultura eta aisialdia eskolan ikastea.