Serra GHG (Brasil)

[ Kontactua ]

Rua Alfredo Galeno, 98 Bairro Vila Nova de Colares
Serra (ES) CEP 29.172-835

sedeserra@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
José Carlos Fernández Jorajuría

03

San José de Calasanz GHGk Feu Rosa eta Vila Nova de Colares barrutietako biztanleei zerbitzu ematen die. Bi barruti hauetan pobrezia eta bortxakeria mailak oso altuak dira. Auzo hauek 80ko hamarkadan sortu ziren Victoria hirian lur-jausi baten ondorioz baztertutako auzoetako biztanle askok, hango agintariek alde batera utzirik, haien lurperatutako etxolak utzi behar izan zituztenean eta Serrara mugitu zirenean.

Zentroak 715m2ko azalera du: lantegi gela bat, arreta gela, administrazio bulegoak, gizarte zerbitzuek arreta emateko gela, jantokia, sukalde erdi-industriala, multimedia gela ballet, capoeira eta break-dance eskolak emateko hornikuntzaz, informatika gela, telezentroa, liburutegi txikia, biltegia eta kanpoan egoteko lekua.

Zentroak honako programa hauek burutzen ditu:

  • Bioenergia: Reiki metodoan oinarrituta bioenergia praktiken eta sendabelarren ezagutzaren bidez komunitatearekiko zerbitzua.

  • Ikastordu luzatua: 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako garapen kognitiboa lantzeko eta gizarte identitatea eta norbere nortasuna eraikitzen trebatzeko ariketa sistematikoak.