Pechivirí GRANADA-n (ESPAINIA)

[ Kontactua ]

Paseo de los Basilios 2 bis
18008 Granada

Tlfn: 958 121 225

sedegranada@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Inma Armillas

Centros socioeducativos Pechivirí 5 Granada

Pechivirík karnaba esan nahi du ijito-hizkeran. Alaitasuna, ozartasuna eta jakin-mina adierazi nahi du. Pechivirí Aisialdi Taldeak 2090ko azaroan sortu ziren Cartuja eta Almanjáyar auzoetako errealitatearekin eskolapioek urte askotan egindako lanaren eta harremanaren emaitza.

Hortaz indartzen dira 2006tik geroztik “Asociación de Amigos de Almanjáyar y Cartuja” eta “Escuela Infantil Virgen del Pilar” erakundeekin elkarlanean egin diren Aisialdi jarduerak (irteerak, txangoak eta udalekuak).

Grupos de Tiempo Libre Pechivirí” (Pechivirí Aisialdi Taldeak) proiektuaren helburu nagusia da Granadako auzorik baztertuenetako 5 eta 13 urte bitarteko neska-mutilen prestakuntza osoa. Auzo hauek dira Almanjáyar eta Cartuja eta hiriaren Iparraldeko Barrutian daude. Aipatutako prestakuntza aisialdian egingo da.

Proiektu honek barrutiaren testuinguru zailak eragiten dituen beharrenetako bat bete nahi du. Aisialdi eskaintza urriak biztanle talde ahulenari zuzenean erasaten dio, haurrei hain zuzen.

Astero olgeta eta aisialdi jarduerak antolatzen ditugu. Begirale talde egonkorrak arduratzen dira adinaz banatutako ume eta gazteez osatutako taldeez. Antolatzen ditugun jardueren artean daude: tailerrak, txango kulturalak, ibilaldiak, udako kanpaketak eta Aste Santuko eta Eguberriko ekitaldiak.