GRANADAKO ITAKA-ESCOLAPIOS ESKOLA

[ Kontactua ]

Paseo de los Basilios 2 bis
18008 Granada

Tlfn: 958 121 225

sedegranada@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Inma Armillas

[ Kontactua ]

San José de Calasanz s/n - Montequinto
41089 Dos Hermanas

Tlfn: 954 121 250

sedesevilla@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Manuel Gómez Urbano

Itaka-Escolapios Fundazioaren ustez aisialdian heztea norbanakoaren osoko garapenaren eta gizartearen eraldaketaren alde lan egitea da. Pertsona orekatuak, beren inguruaren alde engaiatu direnak, hala nola, bakea, justizia soziala, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak hartzen dituztenak… eta nor bere bizitzaren jabe direnak lortzeko apustua egiten dugu.

Itaka-Escolapios begiraleen eskola profesional talde zabal batek osatzen du (irakasleak, soziologoak, gizarte-hezitzaileak, medikuak,…) hainbat arlotan lan egin dutenak: aisialdirako animazioan, gazteen eta kultura elkarteetan, elizako mugimenduetan, bazterketaren kontra lan egiten duten elkarteetan, eta beste hainbat eremuan lan egiten duten erakundeetan, besteak beste.

Itaka-Escolapiosek eskaintzen duen begirale titulua Andaluziako juntak emandako titulazio ofiziala da.

  • Aisialdirako Begiraleen ikastaroa:

    • Ikastaroak 295 ordu teoriko-praktiko ditu (195 ordu teoriko eta 100 ordu praktiko).

    • Bukaeran txosten bat aurkeztu behar da.

    • Ikastaroan zehar edo ondoren asialdirako programetan 100 ordu praktiko jarraituak bete behar dira, bai erakunde publiko edo pribatuetan.

Izena emateko edo informazio gehiago (ikastaroen hasiera datak, matrikula egiteko epeak, gai-zerrenda, ordutegiak,…) jaso nahi izanez gero, mesedez, jarri harremanetan gurekin.