EUSKADIKO ITURRALDE ESKOLA

Escuelas Iturralde 5 Bilbao

Itaka-Escolapios Fundazioaren ustez aisialdian heztea norbanakoaren osoko garapenaren eta gizartearen eraldaketaren alde lan egitea da. Pertsona orekatuak, beren inguruaren alde engaiatu direnak, hala nola, bakea, justizia soziala, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak hartzen dituztenak… eta nor bere bizitzaren jabe direnak lortzeko apustua egiten dugu.

Iturralde eskola profesional talde zabal batek osatzen du (irakasleak, soziologoak, gizarte-hezitzaileak, medikuak,…) hainbat arlotan lan egin dutenak: aisialdirako animazioan, gazteen eta kultura elkarteetan, elizako mugimenduetan, bazterketaren kontra lan egiten duten elkarteetan, eta beste hainbat eremuan lan egiten duten erakundeetan, besteak beste.

Itaka-Escolapiosen Iturralde eskolak ondorengo ikastaroak eskaintzen ditu Bilbon eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen ziurtagiri ofizialak lortzeko izapideak bideratzen ditu.

IKASTAROA

ORDU TEORIKOAK

ORDU PRAKTIKOAK

Aisialdirako begiralea 200 ordu 120 ordu
Aisialdirako zuzendaria 100 ordu

Kanpaketa, auzolandegi, udaleku edo halakoren bat zuzentzea

Eragile soziokultural 200 ordu

Gizarte esku-hartze proiektu bat lantzea

Ikastaro monografikoak 20 ordu teoriko-praktikoak

Informazio gehiago (ikastaroen hasiera datak, matrikula egiteko epeak, gai-zerrenda, ordutegiak,…) jaso nahi izanez gero, 2012-2013 ikasturteko ikastaroen katalogoan aurkitu dezakezu.

(Spanish)  Oferta cursos Iturralde Eskola Bilbao