IRUÑAKO LURBERRI ESKOLA

[ Kontactua ]

Olite 1, bajo
31002 Iruña - Pamplona

Tlfn: 948 20 38 91

sedepamplona@itakaescolapios.org
escuelalurberri@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Raúl González

[ Kontactua ]

Severino Fernández 30
31300 Tafalla

Tlfn: 948 70 00 94

sedetafalla@itakaescolapios.org
escuelalurberri@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Iván Izquierdo

Lurberri Eskola 1992an sortu zen irabazi-asmorik gabea eta haren jarduketa-eremua Nafarroako Foru Erkidegoa izanda.

Gure irakasleek urteak joan ahala hartutako eskarmetuak bultzatuta, gure eskolak hezitzaileen beharrei egokitzen den trebakuntza dinamikoa eta erabilgarria eskaintzen du.

Hezitzaile itxaropentsuak hezi nahi ditugu, engaiatzen direnetakoak, haien lana bokazio gisa bizi direnekoak eta heziketari errealitatea eraldatzeko tresna deritzoten horietaekoak. Honen bidez, gizarte-zerbitu bat betetzen dugu.

  • Aisiadirako Begiraleen Ikastaroa:

Begiraleen ikastaroak hezkuntza ez formalarako oinarrizko trebakuntza ematen du eta eskari handia dago. Erdi- eta goi-mailako ikasketa askorako osagarri ona da .

Ikasleek prestakuntza egokia eta haien lana betetzeko baliabideak jasoko dituzte.

  • Aisialdirako zuzendarien Ikastaroa:

Aisialdirako zuzendarien titulua begiraleen titulua daukatenentzako trebakuntza osagarria da. Aisialdiko ekintzekin eta elkarteekin zerikusia duten gaiak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna ematen du. Begiraleentzako ikastaroaren zenbait gaietan sakontzen da eta zuzendarien lanerako beharrezkoak diren beste zenbaiti heldu egiten zaie.

  • Elikagaien manipulaziorako ikastaroa

Kurtsoaren gai zerrendan barne elikagaien manipulaziorako trebakuntza ematen dugu, bai kanpaketetan eta bai hostalaritzan balioduna. Begirale kurtsoetan intersatuak ez dauden beste guztientzat, LURBERRIK elikagaien manipulaziorako ikastaroak antolatu eta jakitera ematen ditu noizean behin.

  • Boluntaritzako erakundetan boluntario izateko sarrera ikastaroa

Boluntario izateko grina sortarazi eta etorkizunean boluntario gisa lan egiteko aholkua emateko 16 eta17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa.

  • Aisialdirako hezkuntzari buruzko bestelako ikastaroak

Edozein ikastaroan izena eman nahi duzu jar zaitez harremanetan edo hurbil zaitez LURBERRI ESKOLARA eta ekarri nortasun agiriaren fotokopia bat.

Zuzendari ikastaroan izena eman nahi baduzu, begirale titulua atera zenuenetik bi urte pasa egin behar dira edo begirale tituludun gisa 250 orduko eskarmentua egiaztatu beharko duzu. Eskarmetua lan egin duzun elakarteak sinatutako agiri batek egiaztatzen du.