CALASANZ BARNETEGIA MOROCOMARCA (BOLIVIA)

[ Kontactua ]

Jose Antonio Arce 1292
Cochabamba - Bolivia

Tlfn: (591) 445 404 86

sedebolivia@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Humberto Camacho

Internados Morocomarca 2 Bolivia

Aylluek (bertoko gizarte egitura tradizional) eta udal agintariek 2003. urtean bideratu zieten lehen aldiz eskolapioei laguntza eskaria. Bide luzea izan da 2011an barnetegia martxan jarri dugun arte.

Barnetegia Morocomarcako komunitatean dago 4.000 metrotik gertu eta klima hotza da urte osoan, gauez bereziki. Nahitaezkoa da eskolatik urrun sakabanatuak dauden komunitatetan bizi diren adingabeen hezkuntza bermatzeko bide bakarra delako. Hala ere, kasu honetan distantziari bortxakeria giroa gehitzen zaio. Aylluen arteko muga-gatazken ondorioz ume asko umezurtz geratu dira. 10.000 hildako izan direla kalkulatzen da azken 200 urteetan eta gaur 50 zurtz inguru bizi dira eskualdean.

Barnetegian 160 ikaslerentzako lekua dago eta herriko biztanleen babesa azpimarratzekoa da; buruzagiek eskolapioei etortzeko eskatzen ziotenean ageria: “etor zaitezte gure seme-alabak heztera elkar erail ez dezaten”.