MALAGA BARNETEGIA ANZALDO (BOLIVIA)

[ Kontactua ]

Jose Antonio Arce 1292
Cochabamba - Bolivia

Tlfn: (591) 445 404 86

sedebolivia@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Humberto Camacho

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Barnetegia 1994tik martxan dago eta 190 neska-mutilentzako lekua dauka. Ikasleen zati handi baten etxeen eta eskolaren arteko bidea hain luzea zen ez zela posible haientzat eskola behar bezala aprobetxatzea eta askorentzat ikasteari uzteko arrazoia zela ikustean hasi zen barnetegiaren ibilbidea. Gainera, aitek ez dute nahi haien alabek bakarrik hain bide luzeak egin ditzaten, beraz, nesken matrikulazio maila hobetzearen abantaila ere badu barnetegiak.

Zailtasun ekonomikoak pairatzen dituzten edo eskolatik oso urrun bizi diren adingabeak eskolara joango direla bermatzeaz gain, barnetegiak elikadura ona eta osasun laguntza eskaintzen du. Barnetegian antolatzen diren laguntza-eskola eta jarduera osagarrietara eskolako ikasle guztiak joan daitezke.

Gero eta ikasle txiki gehiago iristen dira Anzaldoko barnetegira, 6 urtetik gorakoak, komunitate nekazarietako eskolak ixten diren heinean.