BOLUNTARIOTZA HEGOALDEAN

Voluntariado en el Sur 1 Valencia

Proiektua zertan datza: eskolapioekin lotura duten pertsonei hegoaldeko toki eta erralitateari buruzko formakuntza, prestakuntza eta boluntariotzaren esperientzia ematean, norberaren gizarte sentsibilitatea handitu eta lantzeko asmoz.

Baina proiektuaren helburua sakonagoa da: boluntarioak bere aukera pertsonalak berplanteatzea, zerbitzu eta lankidetzan buru-belarri aritzeko konpromezua izateraino. Itaka-Eskolapioak Fundazioak Valentzian kristau eta calasanztar boluntariotzaren alde egiten du, zeinetan gazteek fedea eta bizitza konpartitu ahal duten, bai proiektua baino lehenago, proiektuan bertan baita proiektua amaitutakoan ere.

Horretaz gain, esperientzia honetan gazteak integratu ahal dira harrera egiten dieten komunitateen eguneroko bizitzan (komunitate erlijiosoa, auzoan, parrokian, heziketa-komunitatean, etab.)

Udako auzolandegiek ahalbidetu egiten dute dagokion barrutiarekin lankidetza, plan, proiektu eta proposamenak aurrera ateratzea, hauen guztien helburu, bideragarritasun eta egokitasuna aztertu eta gero. Gainera, auzolandegi hauek amaituta, boluntarioek parte hartu ahal dute probintziaren hainbat arlotan burutzen diren sentsibilizazio ihardueretan, hegoaldeko herriei buruzkoak, eta zehatz mehatz dihardugun herriei buruzkoak. Ekimen honek planteatzekoak diren plan, proiektu eta proposamenetan jendearen inplikazioa suspertu nahi du.

Proiektu honetan parte hartzea hainbat baldintza betetzen dituzten pertsonei eskeintzen zaie: 21 urte izan, eskolapioekin lotura izan, heziketa-lanetan boluntario aritu izana, edota bestelako lanetan (osasun, nekazaritza, gizarte-lana, eraikuntza…), hegoaldean burutu behar den proiektuarako egokiak direnak.