TWEET-TELEGRAMAK

TWEET-TELEGRAMAK

Twitter-Tips

Bla Itaka eskifaiako telegrafista da, eta gertatzen den guztia jakinaraztea eta zabaltzea dauka helburu: itsasontziren bat hurbiltzen den ala ez, ekaitza egongo den ala ez, SOSa bidaltzea, familiei telegramak bidaltzea nola dauden jakin dezaten…

Ariketa honetan, familiak inplikatu nahi ditugu, BLAri haren zereginean lagundu diezaioten. Horretarako, tweet-telegramak sortuko ditugu.

Guztiok dakigunez, telegramak testu-mezu laburrak dira, eta kodetuta bidaltzen dira azkar-azkar. Izan ere, informazio garrantzitsua hitz gutxitan bidaltzeko erabili ohi zituzten.

Gaur egun, tweetak telegrama horien bertsio modernoa dira. Hori dela eta, iragana nahiz oraina eta gurasoen zein seme-alaben belaunaldiak uztartu nahian, tweet-telegramak sortu ditugu.

Ikasgelan, irakasleak ikasleei orri bana emango die telegrama moduan (erantsi), etxera eraman dezaten eta familiek bi eratakoa izan daitekeen tweet-telegrama idatzi diezaieten:

1. Gehienez ere 125 karakteretan idatzi gainerakoekin bidean joatea, elkartzea sustatzen duten jokabideak.

2. Neska-mutilentzat harrigarria izan den zerbait edo Indonesiako errealitateari buruz ikasitako zerbait idatzi.

Irakasleak gustukoen dituen tweet-telegramak aukeratu eta e-posta honetara bidaliko ditu: solidary@itakaescolapios.org. Itaka-Eskolapioak Fundazioak sare sozialen bitartez zabalduko ditu.

TELEGRAMA – TWEET  jaitsi