Kanpainak

HEZKUNTZA EZ DA IPUINA

Munduan, 61 milioi neska-mutil daude eskolaratu gabe, eta, eskolaratuta egon arren, ia-ia 200 milioik ez dute oinarrizko trebetasunik lortzen, jasotzen duten irakaskuntzaren kalitatea oso ezegonkorra delako.

Hona hemen hezkuntzak aldaketa-sustatzaile moduan daukan balioa familian bertan lantzeko dinamika. Honako hauxe da gure asmoa: etxean bertan, munduko beste leku batzuetako hezkuntzaren errealitateak lantzea eta seme-alabei dinamikan aurkeztutako neska-mutilen bizitza idazten laguntzea.

Esteka bakoitzean sakatuz gero, jarduera jaitsi ahal izango duzue, hau da, ipuin moduan Hugo, Kavita eta Thereseren historiari hasiera ematen dioten fitxak.

Jarduera honen osagarri, “Nolakoa da nire ikastetxea?” jarduerako materiala ere erabili ahal izango duzue. Dinamika horretan, hain zuzen ere, neska-mutilei egindako elkarrizketen bidez azalduko digute Bolivia, Kamerun eta Indiako hezkuntzaren errealitatea.

Jardueraren fitxa (Erderaz bakarrik): “Hezkuntza ez da ipuina”

Ipuinak:

Hugo, Chayantako artzaintxoa

Kavita, Veenaren alaba

Therese, andereño izan nahi zuen neskatila