2013-2014 ZUGATIK, ZUREKIN HEZITUZ
Sortu zirenetik, eskolapioek pertsona guztiei eta, batez ere, egoera txarragoan dauden umeei hezkuntza eskuratzeko aukera ematea izan dute helburu eta ahalegin nagusi. 1597. urtean, San José de Calasanzek Europako doako lehenengo herri-eskola sortu zuen Erromako Trasteveren. Era berean, bere sasoirako iraultzailea zen honako hauxe ere sustatu zuen: jende guztiari hezkuntza integrala eskaintzea, bizitza duin bezain osoa garatu ahal izateko. Horrez gain, Calasanzek ziurtasun batekin lotu zuen bere hezkuntza-bokazioa: gizartea eraldatzeko orduan hezkuntzak botere ikaragarria zeukanez, funtsezkoa zen mundu hobea eratu ahal izateko. Gaur egun, lautik gora menderen ostean, hezkuntzaren garrantziaren inguruko proposamenak onartu dira oro har, baina oraindik ere jende guztiarentzako hezkuntza lortzea konpondu gabeko arazoa da gizakientzat. – See more at: https://www.itakaescolapios.org/eu/campanas/estamos-por-ti-educamos-contigo/campana-de-solidaridad-2013-2014/#sthash.qi9oVNxQ.dpuf