Kanpainak

ZUGATIK

ZugatikIkasturte honetako lelo pastorala Zugatik izan da, eta Betaniako nahiz Emauseko eskolapioetako hezkuntza-ekintzen egunez egunekoa egituratu du. Lelo horrekin bat eginda, Itaka-Eskolapioak Fundazioak horren inguruko zehaztapena egin nahi luke, barruti horietako ikastetxe guztietan egindako elkartasun-kanpainetako sentsibilizazio-lana hobeto ñabartzeko asmoz.

Argi eta garbi dugu hezkuntzak berak gizartea eraldatzeko botere itzela duela, eta, horren ondorioz, etengabe lan egiten dugu, hezkuntza nekez eskuratu dezaketen erkidegoetako milaka umeri eta gazteri pietatean zein letretan oinarrituko hezkuntza eskaintzeko, orain dela 400etik gora urte Calasanzek egitea erabaki zuen bezala. Izan ere, jakin badakigu hezkuntzak guztion partaidetza askatu, eraldatu eta sustatu egiten duela mundu bidezkoagoa eta gizatiarragoa eratzeko orduan.

“Zugatik, zurekin hezituz” leloaren bitartez, ikastetxe guztietako hezkuntza-erkidego osoari eman nahi diogu eskolapioekin lan egiten duten zenbait herrialdetan garatutako lanaren berri. Era berean, gure lanaren helburu diren hezkuntza-errealitate horiek erakutsi nahi dizkiegu neska-mutilei eta, batez ere, bertan lan egiten dutenei. Dena dela, batik bat, dohaina, “boterea” dutela onartzen lagundu nahi diegu, zer garatu duten eta gainerakoen zerbitzura zer jarri dezaketen kontuan hartuta.

Hona hemen kanpainaren helburu nagusia: guztiok (familiak, irakasleak, ikasleak, hezitzaileak…) zer esan eta zer egin ugari dugula konturatzea, gurekin lan egiten duten zenbait errealitatetako neska-mutilek kalitateko hezkuntza eskuratzeko aukera izan dezaten eta, horren bidez, euren errealitate hurbilena sustatzeko eta eraldatzeko baliabideak eduki ditzaten.

Zeregin laudagarri honetan guztiok aurrerakuntza handiak egin ditzakegula adierazi nahian, superheroien talde batean oinarritutako kanpaina diseinatu dugu: PORTITARRAK. Talde horretako kide guztiek superbotere ahaltsuak dituzte; esate baterako, enpatia, alaitasuna, jakintza, pietatea eta salaketa.

Ikasgelarako ekintza orokor bezain dinamikoen bitartez, gure gidariak izango dira, eta gure ikasleen buru-estimua sustatuko dute, ikasleak eurak gainerakoen (ikaskideen, gurasoen eta premia duen beste edonoren) zerbitzura jarri dezaketen botere handia dutela ohartu daitezen. Bestetik, Itaka-Eskolapioak Fundazioaren xede diren zenbait errealitate ezagutzeko abagunea ere emango digute. Era berean, argi eta garbi adieraziko digute hezkuntzaren bidez (formala eta ez-formala) Boliviako, Nikaraguako, Kamerungo, Indiako… umeek eta gazteek ere badutela euren dohaina zein den jakiterik eta euren erkidegoaren zerbitzura ere jartzerik.

Web orri honetan bertan, 2 urtetik 18 urtera arte adin bakoitzaren arabera egokitu ditugun hezkuntza-dinamikak eskuratu ahal izango dituzue, eta, seguruenik, proposamen horiek zuon ideien nahiz ekarpenen bidez aberastu ahal izango ditugu.