LEZANA-ko ATERPETXEA

[ Kontactua ]

Juan de Ajuriaguerra 15
48009 Bilbao

Tlfn: 94 424 49 54

sedebilbao@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Joseba Alzola

Aterpetxea Lezana de Mena-ko udalan dago, Bilbotik 54 km-ra.

Bilbotik iristeko BI-636-tik abiatu behar duzu Balmasedarantz. 30 km inguru geroago C-6318-tik jarraituko duzu El Berrón, Cayuela eta Santecilla zeharkatuz. Berehala ikusiku duzu biribilgune txiki bat, ezkerrera hartuta Lezana de Mena-ra eramango zaituena. Aterpetxea herriko plazatik metro gutxitara dago.

Alsa konpainiak garraio publikoa eskaintzen du Lezana de Mena-raino iristeko.Alsaren ordutegiak

Aterpetxeak 70 pertsonentzako tokia dauka. Berogailua eta ur beroa dago.

Aterpetxea barla txiki batek lotutako bi etxez osatuta dago.

Lehenego etxeko (ezkerrekoa) beheko solairuan jolasteko gela (ping pong mahaia, futbolina, mahai jokoak…) eta bi bainu gela daude. Goiko solairuan bakarrik erabilera erlijiosorako kapera dago.

Bigarren etxeak (eskuinekoak) 3 solairu ditu: behekoan jantoki nagusia, sukaldea bere biltegiarekin eta komunak daude, erdikoan hiru logela launa ohatze bikoitzez, bi oheko logela bat, bainuontzidun bainu gela bat garbigailua eta guzti, sukalde txiki bat eta bilerak egiteko gela bat daude, eta goiko solairua bi logela handik eta bi txokotan bereiztutako komunek eta dutxek osatzen dute.

Bi etxeen aurrean eta atzean aisialdirako leku handia dago, berdegunea eta futbol zelaia.

Badago inguruan txangoak egiteko aukera. Mena-ko aranetik, Sopeñano-ra eta Cantonad-eko Saindutegira besteak beste. Erosketak egiteko lekurik hurbilena Villasana de Mena-n dago, han udal igerilekuak ere badaude.

Aterpetxea osorik alokatu dezakezu tresna guztiekin. Alokatzeko taldea 16 pertsonakoa izan behar du, talde txikiagoentzat prezioa handiagoa da. Erreserba egiteko ikastetxeek, ikastolek, parrokiek, aisialdi taldeek eta heziketan aritzen diren elkarteek lehentasuna dute.

Sukaldaritza zerbitzua ez dago eskuragarri.

Prezioak eta libre ote dagoen galdetzeko jo Itaka-Eskolapioak Fundazioaren Bilboko egoitzak
bulegora.