TRUEBA-KO ETXOLA
[ Kontactua ]
Juan de Ajuriaguerra 15
48009 Bilbao
Tlfn: 94 424 49 54
sedebilbao@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Joseba Alzola
Estacas de Trueba-ko etxola Sel de Losa-n dago Trueba ibaiko aranean Burgos-ko probintzian Bilbotik 90 km-ra.
Irten Bilbotik Balmasedarako errepidetik (BI-636). Handik Espinosa de los Monteros-era iritsi behar da Villasana de Menaren aldetik pasatuz eta El Cabrio-ko mendatea igo eta gero. Espinosa de los Monteros gurutzatu eta Las Machorras-erako norabidea hartu. Las Machorras herria pasata bidegurutze bat topatuko duzu, hemen Estacas de Trueba mendaterako bidea hartu behar duzu, ez Lunada-rakoa. Bidegurutzetik 8 bat kilometrora eskuinean ikusiko dugu etxolaren burdinezko hesia.
Etxolan ia 40 pertsonentzako lekua, berogailua eta ur beroa dago.
Etxeak bi solairu ditu. Behekoan sukaldea, jantokia edo gela nagusia, jolastokia (futbolina eta ping pong mahaia), komunak eta dutxak daude. Goikoan logela handi bat dago ohatzekin eta logela txiki bat bi ohatzekin, eta aldamenan bilerak egiteko gela tximiniaduna, telebista eta DVDarekin.
Kanpokaldean belardia Trueba ibaiaren ertzeraino zabaltzen da. Inguruan txango asko egiteko aukera dago: Castro Valnera, Pas ibaiko arana, La Engaña-ko tunela…
Aterpetxea osorik alokatu dezakezu tresna guztiekin. Erreserba egiteko ikastetxeek, ikastolek, parrokiek, aisialdi taldeek eta heziketan aritzen diren elkarteek lehentasuna dute.
Sukaldaritza zerbitzua ez dago eskuragarri.
Prezioak eta libre ote dagoen galdetzeko jo Itaka-Eskolapioak Fundazioaren Bilboko egoitzako bulegora.