Errotazarra

[ Kontactua ]

Federico Baraibar 36
01003 VITORIA

Tlfn: 945 28 40 00
Tlfn: 664 27 85 59

sedevitoria@itakaescolapios.org
noeliaescolar@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Natxo Oyanguren

Barria San Millango udalan dago. Arabako ekialdeko lautadako udal honek 85,40 km koadroko zabalera eta 713 biztanle ditu eta batazbeste itsasoaren mailatik 600 bat metrora dago.

15 herri txikik osatzen dute: (Ordoñana (hemen dago Udaletxea), Adana, Axpuru, Txintxetru, Egilatz, Galarreta, Luzuriaga, Mezkia, Munain, Narbaiza, Okariz, Durruma, Ullibarri-Jauregi, Bikuña eta Zuatzu.

Gasteiztik heltzeko (Distantzia: 25 km. Bidaiaren iraupena: 35 min.) Hartu N-104 errepidea Arkauterako norabidean; Elorriaga, Arkaute, Ilarratza eta Matauko pasa eta gero jarraitu A-4107 Ozaetarako norabidean.

Aterpera ailegatzeko garraio publikoa erabiltzeko aukera dago Gasteizko autobus geltokitik eta bai Araiako tren geltokitik. Autobus ordutegiak.

Aterpean 50 pertsonentzako leku, berogailua eta ur beroa dago. Sukaldeak beharrezkoak diren tresna guztiak ditu, baita ontzi-garbigailua, labea eta microuhin-labea ere. Telebista eta DVD-dun bilerak egiteko gelak daude. Wifi eskuragarria eraikin osoan. ItakaEskolapioak Fundazioaren beste aterpetxe guztien kasuetan bezala, bakarrik erabilera erlijiosorako kapera bat dago.

Kanpokaldean aterpeak aisialdian kirolak praktikatzeko, atseden hartzeko edo jolasteko eremu zabala dauka.

Aterpetxea osorik alokatu dezakezu tresna guztiekin. Alokatzeko taldea 16 pertsonakoa izan behar du, talde txikiagoentzat prezioa handiagoa da. Erreserba egiteko ikastetxeek, ikastolek, parrokiek, aisialdi taldeek eta heziketan aritzen diren elkarteek lehentasuna dute.

Erreserba egiteko bidali mezu elektroniko bat aterpetxearen arduradunari edo deitu 626060900 edo 664278559 telefonoetara. Edozein kasutan, arduradunaren baiezko erantzunik gabe erreserbak ez du balio.