Lekunetxea

[ Kontactua ]

Juan de Ajuriaguerra 15
48009 Bilbao

Tlfn: 94 424 49 54

sedebilbao@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Joseba Alzola

Aterpetxea Atxondoko udalan dago, Arrazolan, Bilbotik 43 km-ra.

Haraino iristeko A-8 autobidea edo N-634 errepidea erabil daiteke Durangoraino iristeko. Durangotik BI-632-a hartuta Elorriorako norabidea eta Apatamonasterion irteera hartuko dugu. Herria gurutzatu eta jarraitu Arrazolarako norabidean. Aterpetxera Arrazolara iritsi baino lehen ezkerretik ateratzen den bide batetik iristen da (errepidetik ezkerraldean ikusten den horma zuriko baserri bat da).

Bizkaibus garraio publikoa erabiliz ere iritsi ahal da.Bizkaibus ordutegiak.

Aterpean 60 pertsonentzako lekua, ur beroa eta berogailua dago.Beheko solairuan oso jantoki handia dauka (futbolina eta ping pong mahaia), bileretako gela txiki bat sukaldearen ondoan eta komunetako eta dutxetako eremua.

Lehenengo solairuan bi logela handi daude ohatzekin, beste logela bat lau ohatze bikoitzekin eta hiru logela txiki ohe banarekin.

Bigarren solairuan bi logela handietako batetik sartuta bakarrik erabilera erligiosorako kapera bat dago. Beste logela handitik areto handi batera sar zaitezke edo baserriko ganbarara eta terrazara.

Kanpoaldean eremu zabala dago aisialdirako, baserriaren aurrean egoteko plaza, futbol zelaia eta belardia.

Inguruan txango asko egiteko aukera dago Atxondoko ibarran egoteagatik; Apatamonasterioko udal igerilekuak oso hurbil daude.

Aterpetxea osorik alokatu dezakezu tresna guztiekin. Alokatzeko taldea 16 pertsonakoa izan behar du, talde txikiagoentzat prezioa handiagoa da. Erreserba egiteko ikastetxeek, ikastolek, parrokiek, aisialdi taldeek eta heziketan aritzen diren elkarteek lehentasuna dute.

Sukaldaritza zerbitzua behar izatekotan galdetu.

Prezioak eta libre ote dagoen galdetzeko jo ItakaEskolapioak Fundazioaren Bilboko egoitzako bulegora.