Ojalá/ El Faro
OJALÁ etorkin gazteak gaztelaniaz alfabetatzeko programa da. Gaztelaniazko doako eskolak ematen ditugu Gasteiz eta Bilboko hirietako gizarte eta lan zerbitzuek bidalitako hainbat gizon eta emakume etorkinei. Eskolak Itaka-Eskolapioak lokaletan ematen dira eta gure helburuak honako hauek dira:
-
Ahozko ulermen eta adierazpen maila ona eskuratu.
-
Eguneroko harreman eta komunikaziorako, entzute eta enpatia bezalako trebeziak eskuratu.
-
Proposatutako ekintzetan gogotsu parte hartu eta hiriko eta jatorrizko herrietako kultura-ezaugarriak ezagutu eta partekatu.
Programa honetako onuradunak lan-munduan txertatze prozesuan dauden pertsona immigrante eta helduak dira eta zailtasun sozioekonomikoak dituzten eta hezkuntza-sistematik kanpo dauden arren, haien jakinmina nabarmena da. Emakumeek lehentasuna dute programa honetan.
Eskolak astelehenetik ostegunera ematen dira Fundazioaren geletan. Gasteizen klasean dauden emakumeen seme-alabak zaintzeko ludoteka bat dago.