Iruñeko Garaiz
[ Kontactua ]
Olite 1, bajo
31002 Iruña - Pamplona
Tlfn: 948 20 38 91
sedepamplona@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Raúl González

Ohiko ez den hezkuntza gazte eta umeen garapen arlo garrantzitsua dugu. Ateraldiak eta kanpaldiak, tailerrak, jokoak, gizarte eta norberari buruzko hausnarketak, konpromisua, boluntariotza oso osagarri egokiak izaten dira bai familian bai ikastetxeetan jasotzen den hezkuntzarekiko. Hori lortzeko Garaiz talde hezitzaileak sortu ziren. Talde hauek Eskolapioek babestuta jaio ziren. Gure prozesu hezitzaileak zenbait urrats ditu, ondoko helburu hauekin:
-
Gazte eta umeen aisialdian izaten den hezkuntza, bizitza, gizakiaren eta munduaren ikuspuntu kristau batetik.
-
Gazte eta ume topaketa gune eta denbora eskaini, kultura eta kirol ekimenludikoak bultzatuz, norbanako garapena lagunduz.
-
Parte hartzen duten ume eta gazteen arteko jendetasun, laguntza eta gure munduan izaten diren behartsuenekiko elkartasun ekimenak eta jarrerak indartu.
-
Naturarekin disfrutatzen ikasi, harekiko errespetu eta liluraren jarrerak sortzeko.
Gure prozesu hezitzaileak urrats hauek ditu:
-
Tipi-Tapa: Fedean hasiarazi: (9 urte bete arte).
-
Mikel Gurea: Aisialdian izaten den hezkuntza(LH5.maila-DBHko 2.maila).
-
Bidean: Aisialdian izaten den hezkuntza (DBHko 3. maila-18 urte bete arte).
-
Lurberri: Gazte eta helduen kristau talde eta komunitateak.
Urrats guztietan taldeek begirale talde bana dute, debalde eta bokazio moduan lan egiten dutelarik.
Iruñeko bi ikastetxe eskolapioen egoitzetan lan egiten dugu (La Compasión eta Calasanzen)
Aldi berean bi aldizkari izaten dira elkarte lotura moduan erabiltzen ditugunak eta txikien kasuan familiekin komunikatzeko erabiltzen ditugunak: “Mikel Gurea-Bidean” ume eta nerabentzat eta “Lurberri” gazte talde eta helduen komunitate kristauentzat.