Bilboko Itaka
[ Kontactua ]
Juan de Ajuriaguerra 15
48009 Bilbao
Tlfn: 94 424 49 54
sedebilbao@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Joseba Alzola
Bilbotik Itaka-Eskolapioak Fundazioak 7 urtetatik gora (Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik ) aisialdian izaten diren talde hezitzaileak eskaintzen ditu. Talde hauetako kideei osoko garapenerako laguntza ematen zaie, haien bizitzak eten gabeko kristau eta giza hezte eta heldutasun prozesua garatzen delarik.
Gure ustez, talde hauen ekimenek gazteek dituzten beharrak eta haien bizitza ardatzat izan behar dituzte, norbanako ibilbideari egokituz eta taldekide bakoitza bere prozesu hezitzailearen subjektu aktiboa bihurtzen, esperientziaren pedagogia kontutan hartuz.
Hona hemen taldeek dituzten denboraldien zutabeak:
-
Jaungoikoaren esperientzia: transzendentziarekiko irekiera, norbanako egoeratik abiatuz, fedea propio bat biziarazteko.
-
Gizarte konpromisoa: mundu honen benetako errealitatea ikusi nahi dugu eta arazoak konpontzeko jarrera aktibo eta etikoa izan nahiko genuke.
-
Formakuntza: norbanako formakuntzaren alde gaude eta bizi garen munduaren ezagutza eta azterketa.
-
Taldeka egiten dugun bizitza: taldeak dituen ezaugarri hezitzaileen aldeko apustua egiten dugu eta besteekin heldutasuna lantzen eta elkarrekin bizi izaten jakitea.
-
Bizimodua: lagunen osoko garapena, haien protagonismoaren bitartez, bilatu nahi dugu eta ebanjelioaren baloreak eta giza eskubideak barneratzea.
-
Klabe eskolapioak: ume pobreek duten munduaren ikuspuntua aldarrikatu nahi dugu eta baita guk daukagun bokazioa.
Gure ibilbide hezitzaileak urrats hauek ditu:
-
Balio hartzeko urratsa:
-
Zidor: LH 2. eta 3. (7-8 urte)
-
Koskorak: LH 4. (9 urte)
-
Kaskondoak: LH 5. eta 6.
-
Oinarinak: DBHko 1. eta 2. (12-13 urte)
-
Azkarrak: DBHko 3. eta 4. (14-15 urte)
-
-
Proposamen urratsa:
-
Bidean: Batxilergoko (1. eta 2.) (16-17 urte)
-
-
Boluntarioaren urratsa
-
Mugitzen Batxilergoko 1 eta 2. (16-17 urte)
-
-
Katekumenotza:
-
Katekumenotza eta bereizkuntza
-