Zaragoza
[ Kontactua ]
Conde Aranda 2 Local
50003 Zaragoza
Tlfn: 976 40 51 35
sedezaragoza@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Jesús Marín
Gaurko Zaragozako Calasanz Kideak 80ko hamarkadan sortutako izen desberdineko zenbait taldetatik datoz: Katekesi Calasancio, Amistad Taldeak eta Jaunartzearen osteko Katekesi, bai eta Zaragozako presentziaren hiru ikastetxeetako lehenengo jaunartzerako prestatzeko katekesi taldeetatik. Aipatutako presentziaren historia 260 urte baino luzeagoa da.
Calasancio ikastetxeko taldeak 70ko hamarkadaren amaieran sortu ziren eta haietatik itxuratu ziren gaur egun Calasanz Kideak burutzen dituen ekintzak. Bestalde Cristo Rey ikastetxean 1988. urtetik Amistad Taldeak lan egiten zuen DBHko ikasleekin baino ez. Eta Escuelas Pías ikastetxean ere jaunartze osteko taldeak bazeuden, 80ko hamarkadatik jaunartzerako prestatzeko katekesi taldeen jarraipena zirenak.
90ko hamarkadatik aurrera hiru ikastetxeetako taldeek elkarlanean hasi ziren antolatzen guztien ekintzak. XXI. mendea hasi eta berehala oporraldiko gainontzeko ekintza guztiak bateratzea iritsi zen eta, orokorrean, proiektu bakar baten parte sentitzea, eta elkarrekin programatzea eta antolatzea: asteroko biltzarrak, txangoak, Eguberriko kanpaketa, Pasqui eta Pascua eta udako kanpaketa.
2013-2014 ikasturtetik azken ahalegina egin da hasierako etapa –Chino Chano- neska-mutil gazteen taldeekin bateratzeko. Honen bidez Zaragozako Calasanz kideak taldeek 8 eta 24 urte bitarteko etapa guztiak dituzte eta eskolapioen ibilbide pastoralaren nagusien etapak dituzte helmuga.
Hiru etapa dira nagusi. Chino Chano, lehen hezkuntako 1. eta 4. maila artean, Grupos Calasanz, 5. maila eta Batxilergoko 2. maila artean, eta Jaire, 18 urtetik Aurrera, denak begirale boluntario askok bultzatuta.