Calasanz Auzo-gunea La Lucha Auzoa, Carora (Venezuela)

[ Kontactua ]

Avda. Cristo Rey (Colegio)
Oficina de Pastoral
3050 Carora (LARA)

Tlfn: (58) (52) 04 167 582 002

venezuela@itakaescolapios.org

Koordinatzailea:
Nelyimar Pérez

La Lucha auzoa San José de Calasanz parrokiako alderdi behartsuentetako bat da, diruz eta giza-baliabidez ari garenean, eta baita ere Carorakoa eta Lara estatukoa esan genezake. La Lucha auzoa oinarrizko zerbitzurik ez dituen alde batean kokatuta dago. Hango etxebizitzen %70 lataz egindako eraikin arriskutsu eta ezegonkorrak dira eta haietan bizi dira pilatuta zerbitzu publikorik gabe. Elizatik urrun dago, hiriaren kanpoaldean.

Haurdun dauden nerabe, ezkondugabeko ama eta guraso bakarreko familiaz arduratu behar diren emakume ugari dago bertan eta lan-merkatuan sartzeko behar duten hezkuntza akademikoa falta zaie.

“Calasanz” auzo-gune hau auzo honetako biztanleen beharrei erantzun egingarriak helarazteko jaio da, neska-mutil, gazte, haurdun dauden nerabe eta laguntzarik gabeko ama eta abarrentzako ekintza hezigarriak sustatuz. Hauek auzoan bizi diren guztien ongizaterako esparruak izango dira.

Egitasmo honen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • CECAL baten bidez, neska-mutil gazteak, ezkondugabeko amak, haurdun dauden nerabeak eta heziketa behar behar duen edozein gizatalde trebatzea.
  • Familia eta giza baloreak kanpaina, tailer, hitzaldi eta ospakizun berezien bidez indartzea.
  • Gazteen, otoitz, familien eta auzoko amen taldeen bilerak egiteko toki egoki baten eskaintzaren bidez auzokideen bateratzerako adore ematea.
  • Ikasi edo lan egiten duten auzoko ama gazteei laguntzeko, etorkizunean 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi bat eskaintzea.