NEKAZARIEN BARNETEGIA COCAPATA (BOLIVIA)
[ Kontactua ]
Jose Antonio Arce 1292
Cochabamba - Bolivia
Tlfn: (591) 445 404 86
sedebolivia@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Humberto Camacho
Cocapatako eskola kokatzen den gunetik urrutien dauden komunitatetan bizi diren ikasleek 5 orduko bidea egin behar dute. Askotan zenbait ibai edo 4.000 metrotik gorako mendateak zeharkatu behar dituzte. Honek barnetegiaren beharra agerian uzten du. Gurasoen eskaria jaso eta gero 2005. urtean barnetegia zabaldu genuen. Bertan 160 barneko ikasle bizitzeko lekua dago. Kasu gehienetan barnetegia ikasteko daukaten aukera bakarra da.
Barnetegian ikasleak hautatzeko irizpide nagusia ahultasuna da, familia guztiak egoera ekonomiko zaila eta hezkuntza maila baxua pairatzen dituzte.