CÁRITAS ETA ABEGI KANPAINA TOLOSA
Abenduko zubia eta gero, Hirukiden Eguberri Kanpaina antolatzen dugu. Betidanik harreman estua izan dugun bi proiektuetara zuzenduta dago kanpaina: Abegi eta Cáritas.
Kanpainan eguberriko elikagaiak biltzen dira, Abegi eta Cáritas-era joaten diren pertsonei emateko eta bide batez, Hezkuntza Komunitate osoa errealitate hauetaz sentsibilizazioa lantzeko.
Sendotzen I taldeak ikastetxean suspertzeko ardura hartzen du (ikasleei aurkezpenak, girotzea, produktu bilketa,…). Kanpainan zehar gazte hauek abegiaren proiektua ezagutzeko eta parte hartzeko aukera dute.