GIZARTE-BOLUNTARIOTZA ESKOLAPIOA (VES)
[ Kontactua ]
Camarena, 149
28047 Madrid
Tlfn: 636547778
sedemadrid@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Marta Moratona
VES proiekutua 1993an jaio zen, gazte talde batek auzolandegi batean Valentzia hiriko gizarte-baztertzera hurbildu eta gero. Horrelako auzolandegiak hurrengo urtetan errepikatu ziren eta esperientzia hori ikasturtera ere zabaldu zen. Orduan gazteengan jaiotako sentsibilitate berri hau jaso, sendotu eta jarraipena emateko proiektua beharrezkoa zela konturatu ginen.
Honela gugan gaurkotu nahi izan genuen Calasanz-en esperientzia, Erromako ume txiroekin izan zuen bizipena, bere bizitza errotik aldatu zuena. Gizarte-egoera asko aldatu da, baina gure hirietan oraindik aurki daitezke ume txiroak eta, Jainkoari esker, ume hauen alde beraien denbora eman nahi duten gazteak.
Itaka-Eskolapioak-en aukera zera da: erakunde bitartekari izan eta beste erakunde batzuren adin txikikoen aldeko gizarte- eta heziketa- esku-hartzeaz baliatu. Modu honetan gure boluntarioen bitartez laguntzen diegu eta boluntarioak trebatu eta laguntzean kontzentratzen gara. Honela hiriko auzo desberdinetako adin txikikoekin egiten dute lan gure boluntarioek, eta gero gazte hauek estilo guztiz eskolapioan lagundu eta trebatu egiten ditugu beraien esperientzia eta boluntaritzan.
Uste dugu gure ikastetxeetako gazteei hau bezalako borondatezko lanaren esperientzia eskeintzea oso erabilgarria dela bi arrazoigatik: alde batetik, gazte horiek etorkizunean, eta norberaren bizi aukeratik, mundu zuzenagoaren alde konprometi daitezen; eta beste aldetik, kristau eta Calasanz-en espiritualtasunatik beraien zerbitzu bokazioa aurki dezaten.