Erakunde sortzaileak

Itaka-Eskolapioak fundazio bat da, eskolapioen orden erlijiosoak eta senidego eskolapioek sortu eta bultzatuta.

Gizartean txartoen dauden pertsonen heziketaren alde egiten dugu, belaunaldi berriei euren ekarpenik onena arduraz ekarraraziz, mundua eraldatu eta etorkizun hobea prestatzeko, Hezkuntza biderik onena dela uste bait dugu.

Sinetsita gaude Jainkoak nahi duen mundua egitea posiblea dela, eta hori egiten saiatzean baino ez dugu gure bizitzaren zentzu osoa topatzen. Zentzu horretan, Hezkuntzak, Jesusen albiste ona zabaltzeak eta gure inguruarekin dugun konpromezu solidarioak osatzen dute gure bidea, gure bizitza osoa emateko aukera.

Itaka uhartera ailegatzea da gure ametsa. Itaka ez dago inolako mapetan, baina marinel oro gidatzen duen uhartea da. Nahiz eta hartara ailegatu ez, bidaia ederra da. Bide lagunez fidatzen gara, baita gure helmugara ailegatzeko posibilitateaz ere. Hor Jainkoaren beraren presentzia sentitzen dugu.

Itaka-Escolapioak fundazioa 2001eko martxoaren 9an jaio zen, Itaka elkartea (1.985) eta aurreko beste erakunde batzuk sendotuz, baita 1.597an Calasanzek hasitako eskolapioen lana ere.

Gaur egun eskolapioen hamar barrutik osatzen dute fundazioa, baita Orden berak ere, bere Kongregazio Orokorraren bitartez. Horretaz gain lau senidegok parte hartzen dute, lankidetza esparru eta maila desberdinekin,.

  • Barrutiak: Erdialdeko Afrika, Afrique de l´Ouest, Betania, Bolivia-Brasil, Chile, Erdialdeko Amerika eta Karibe (Venezuela eta Dominikar Errepublika),  Emaus (Andaluzia, Aragoi, EAE eta Nafarroa), Filipinas, India, México.

  • Senidego eskolapioak: Bolivia-Brasil, Emaus (Al-Bisara, Betania, Guadalquivir, Itaka, Lurberri eta Tolosa), Valentzia eta Venezuela