CONSEJO ASESOR Y COMISIÓN EJECUTIVA
Aholkularitza Batzordea
Patronatuari aholkatzeko ardura duen organua da, bere lanen eta ekintzen jardueran, eraginkortasunean eta hedapenean languntzeko xedea daukalarik, Fundazioaren helburuekin bat eginez.
Zuzendaritza batzordea
Patronatuak izendatua da eta bere izenean Fundazioaren zuzendaritza iraunkorra burutzen duen organoa da.
Gaur egun Igor Irigoien, Javier Aguirregabiria, Alberto Cantero, Berna Arrabal, Laura Garcia eta Raul Gonzalez dira batzordea osatzen dutenak.
Toki eta eskualde taldeak
Herrialde eta toki bakoitzean Itaka-Eskolapioak Fundazioak bere gain hartutako proiektuak bultzatzen duen lan-talde bat osatzen du. .
Lan-talde hauek herrialde hauen errealitatean inkardinazioa eta toki bakoitzeko eragile zuzenen protagonismoa bermatzen dituzte.
Egoitza bakoitzak, Zuzendaritza Batzordearekin batera, bere funtzionamendua antolatzen du.
Proiektu eta arlo taldeak
Zuzendaritza Batzordeak, beharrezkoak diren kontsultak egin ondoren, proiektu eta arlo taldeak etabere arduradunak izendatzen ditu. Egun, talde hauek dauzkagu: pastoralgintza-zentruak, sentsibilizazioa, harrera-etxeak, heziketa zentru sozialak, hezitzaile-eskolak, aterpeak eta elkarbizitzaldietarako etxeak, garapenerako lankidetza, boluntariotza, kudeaketa eta komunikazioa.