fbpx

MERKATU TXIKIA BILBAO

1984tik Garizuma garaian urtero egiten dugu kanpaina hau, gure inguruko laugarren munduko baztertuekin egiten duen erakunde bati laguntza ekonomiko eta morala eman, bere lana ezagutu eta hausnarketa egiteko.

Hilabete horretan Itaka-Eskolapioak Fundazioko kideek, Eskolapioen ikastetxeko ikasleek eta auzokoek ematen dituzten gauzak biltzen ditugu. Kanpainaren azken asteburuan bildutako gauza guztiak saltzen dira merkatu txikian.

Era berean, hilabete horretan sentsibilizazio ekimenak antolatzen ditugu, bai Itaka-Eskolapioak talde hezigarrietan bai ikastetxeko ikasgeletan. Hala ere, ikastetxetik kanpora era zabaldu nahi dugu ekimena, ikasleen familiak, auzokoak eta Bilboko gizartea sentsibilizatzeko (gauzak bilduz, gutunak bidaliz, komunikabidei berriak helaraziz, salmentaz,…)

Kanpaina honen antolakuntzan eta garapenenan berebiziko garrantzi dute Itaka-Eskolapioak talde hezigarriek.