JARDUEREN DOSSIERRA
Hona hemen zenbait jarduera orientagarri, ikasgeletan bertan (edo eskola-orduez kanpo) hezkuntza bera norbera aldatzeko orduan zeinen garrantzitsua den lantzeko eta norberaren dohainak gainerakoen zerbitzura jartzea zeinen baliotsua den jorratzeko.
HAUR HEZKUNTZA
2-3 urte
PORTITARRAK ezagutuko ditugu: pertsonaia bat eta bere super boterea, arratsaldero.
- CAP (burua esan nahi du valentzieraz)
- TROCO (aldaketa esan nahi du portugaleraz)
- VOYAGE (bidaia esan nahi du frantsesez)
- JOY (alaitasuna, jolasa esan nahi du ingelesez)
- ERRUKI (gupida esan nahi du euskaraz)
4-5 urte
Jarduera honen bitartez, gure superheroien balioak eta botereak zein diren jakin ahal izango dute ikasleek.
4-5 urte
Saio honen bidez, gurekin lan egiten duten zenbait herrialdetako errealitatea hurbildu nahi diegu Haur Hezkuntzako ikasleei.
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Zikloa
Jarduera honen bidez, ikaskideen ezagutza, enpatia eta adiskide/ikaskideen arteko harremanak sustatuko ditugu
Lehen Zikloa
Saio honetan, lantzen ari garen errealitate sozialari buruzko gauza gehiago ikasiko ditugu herrialdeko ohiko jokoen bitartez. Horrela, bada, beste herrialde batzuetako bizimoduarekin antzekotasunak eta desberdintasunak ditugula ikasiko dugu. Batzuk “bidezkoak” izango dira (kulturalak, esaterako); baina beste batzuk “bidegabeak” ere bai (ekonomikoak, adibidez).
Bigarren Zokloa
Jarduera honetan, autojakintza eta, batez ere, gainerakoen zerbitzura jarri ditzakegun ezaugarriak landuko ditugu. Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea. Jarduera honetan, batez ere ERRUKI pertsonaia izango da nagusi.
Bigarren Zokloa
Joko handiaren bidez, ikasleek eskolapioekin lan egiten duten zenbait errealitate ezagutu ahal izango dituzte. Oso egokia izango litzateke irakasleek landu beharreko proiektuak sakonago dokumentatzea, kanpainetako aldizkarian edo itaka-eskolapioak fundazioaren web orrian azaltzen den informazioa kontuan hartuta.
Hirugarren Zikloa
Jarduera honek hezkuntzaren gaur egungo errealitatearen inguruan sentsibilizatzea dauka helburu.
MUNDUKO TRASTEBEREETARA ITXAROPENA ERAMATEA
Hirugarren Zikloa
Jarduera honen bidez, ikasleek kanpainan zehar landutako trastebereetan (proiektuak) bizitako errealitatea ezagutu ahal izango dute. Saio honetarako, oso garrantzitsua izango da irakasleek munduko zenbait lekutan eskolapioekin lan egiten duten errealitateak ahalik eta ondoen ezagutzea, ikasleei ahalik eta ondoen azaldu beharko dietelako zein den gure “trastebereetako” ikastetxeen eta neska-mutilen egoera.
BIGARREN HEZKUNTZA
Lehen Zikloa
Jarduera honetan, kanpainako superheroiak (PORTYTARRAK) ezagutu ahal izango ditugu proposatutako jokoaren bidez.
Lehen Zikloa
Jarduera honetan, ikasleek gainerako ikaskideak sentsibilizatu beharko dituzte, eta, horretarako, ikastetxean jartzeko kartelak egingo dituzte. Oraingoan, VOYAGEREKIN lan egingo dute, eta gogorarazi egingo die oso garrantzitsua dela ikusi dituen errealitateak jakitera ematea, gainerakoak jardunaren garrantziaren inguruan kontzientziatzeko eta hainbat neska-mutilen hezkuntzaren alde lan egiteko.
Bigarren Zokloa
Jarduera honetan, kanpainan zehar babestutako proiektuen helburu diren herrialdeetako errealitatearen inguruko sentsibilizazioa sustatuko dugu. Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.
GUZTIOK SUPERHEROIAK GARA ETA ZUREKIN GAUDE
Bigarren Zokloa
Jarduera honetan, euren dohainei eta dohain horiek garatzeko moduei buruz hausnartzeko aukera izango dute ikasleek.
BATXILERGOA
Batxilergoa 1 eta 2
Jarduera honen bidez, sormena eta hezkuntza sustatuko dira, mundu hobea sortzeko eta jakintza gainerakoen zerbitzura jartzeko tresna moduan. Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea. Jarduera honetan, CAP pertsonaia izango da nagusi, eta bere adimena erabiliko du gainerakoen mesedetan.
Batxilergoa 1 eta 2
Jarduera hau bi unetan egongo da banatuta, eta eskolapioek kanpainan babestutako proiektu eta trastebereetan garatutako lanari eta misioari buruz hausnartzeko aukera emango digu. Bertan, gainera, hezkuntza mundu hobea eratzeko tresna izan daitekeela aztertu ahal izango dugu. Oso egokia izango litzateke “Cap, ideia eratzaileak” aurreko saioan ateratako ondorioak kontuan hartzea: sormena eta hezkuntza, mundu hobea sortzeko eta jakintza gainerakoen zerbitzura jartzeko tresna moduan.