
Tolosa
[ Kontaktua ]
Barrio San Blas 27
20400 Tolosa
sedetolosa@itakaescolapios.org
Koordinatzailea:
Amaia Mancisidor
[ Non gaude ]
Eskolapioek eta Fraternitateek sortutako eta bultzatutako erakundea da. Tolosan 2007tik dago, hainbat proiektu bultzatzen.
Hasierako jarduera guztien artean Txantxangorri Taldea nabarmendu behar da, egungo Kirikiño-Kalasanz Kideak mugimenduaren ernamuina, indar handiena duen proiektua baita. Haur, gazte eta helduak, LHko 5. mailatik Senidegoraino, taldean hazten dira hainbat etapatan: koxkorrak, bizkorrak, helduak, Bidean, Katekumenotza eta Diszer.
Proiektu honi oso lotuta Tolosan Hezitzaileen Eskola dugu. Honek Begirale eta Zuzendari ikastaroak eskaintzen dizkie gure ikasleei eta kanpoko pertsonei.
Herrikiderekin elkarlanean Trastevere daukagu. Trasteverek voluntario gisa ikastetzeko ikasle zaurgarriei eskola-laguntza ematea eta euskaran murgiltzea du helburu,.
Gainera, gizartea eraldatzeko hezkuntza ere bultzatzen dugu. Eta horretarako hainbat kanpaina egiten ditugu, elkartasun ekintzak sustatzeko eta gure inguruko pertsonak behar handienak dituzten pertsonekiko sentsibilizatzeko.
Azkenik, aterpetxe txiki bat daukagu. Ikastetxe ondoan dagoen eraikinaren (garai bateko erlijiosoen komunitatearen) azken bi pisuak Emauseko taldeei aterpe gisa eskaintzen zaie.
Herrikide eta Itaka-Escolapios Fundazioaren arteko aliantzak San Jose Calasanzen urratsak eguneratzen jarraitzen du, ebangelizazioa eta hezkuntza eta gizarte ekintza bultzatzuz.
Eskola-laguntza
Aterpetxea
Kirikiño/Calasanz mugimendua
Aisialdi eskola
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Boluntariotza
Boluntariotza
Calasanz Kideak
Hezitzaileen eskolak
Escuela de educadores y educadoras
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Hezkuntza ez-formaleko zentroak
Proyecto Trastévere
Eskola-laguntza
Proyecto Trastévere
Aterpetxeak eta bizikidetza-etxeak
Albergue de Tolosa