Gizarte-eraldaketarako hezkuntza

Itaka-Eskolapioak Sareko Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza arloaren helburua balioetan oinarritutako hezkuntza, kulturen erreskatea eta guztion ongia bultzatzea da, gure ingurunea hobetu eta ebanjelioaren gakoetatik aldaketa-subjektu izan daitekeen eraldaketa pertsonala bilatuz.
Horretarako, batez ere haurrei eta gazteei zuzendutako ekintzak eta proposamenak diseinatzen dira, herritar kritiko, arduratsu eta konprometituak maila indibidual eta kolektiboan sustatzeko gai den hezkuntza-prozesu bat sortzeko.
Sarearen ardura duen taldearen zereginen artean honako hauek daude: EDUCA Sarea eta Hezkuntza Itun Globala bultzatzea; elkartasun-kanpainak eta beste hezkuntza-baliabide batzuk diseinatzea; Itaka Escolapios-en proiektuen eta ikastetxeen arteko lotura zaintzea; balioetan oinarritutako hezkuntza bultzatzen duten jarduerak sustatzea; eta Itaka-Eskolapioen berezko proiektuak ezagutaraztea, bai eta gure hezkuntza-proposamenetan gizarte-inpaktua erraztuko duten lan-metodologiak ere.