HEZKUNTZAREN ZERBITZURA DAUDEN SUPERHEROIAK
“PORTITARRAK” 5 superheroik osatutako taldea da, eta munduan zehar bidaiatzen dute euren esku hegalarian, neska-mutil guztiei geure baitan behar besteko boterea dugula jakinarazteko. Izan ere, botere hori aurkitu eta gainerakoen zerbitzura jarri behar dugu.
VOYAGE (“bidaia” frantsesez) emakume superheroi abenturazalea da. Oso gustuko du zenbait leku berri ezagutzea eta lagun berriak egitea. Bere argazkien bidez ikusten duen guztia igortzeko eta salatzeko boterea daukanez, bere kamera darama beti. Bidaietan, hirietako bizimoduan esku hartzen du, bertako jaietan parte hartzen du, bertako jendearekin hitz egiten du…, ikusitako guztia azaldu ahal izateko.
ERRUKI emakume superheroi argitsua da. Norbait triste edo kezkatuta dagoela ikusten duenean, itxaropenez betetzen du. Bere boterea farolean darama gordeta, horri esker ilun dagoen guztia argiztatu dezake-eta.
JOY (“poza” ingelesez) gizon superheroi “jatorra” da. Beti-beti, irribarretsu dago, eta alaitasuna igortzen du. Bere ustez, gauza guztiek badute alde onik. Oso gustuko du jolastea eta jendeari dibertitzen irakastea. Irribarreak kutsatzeko boterea du, hain zuzen ere.
CAP (“burua” valentziarraz) gizon superheroi beteranoena da, jakintsua. Inolako zalantzarik sortuz gero, guztiek jotzen dute beregana, bere jakintza gainerakoen zerbitzura dagoelako. Baxutxoa da, eta ikusi eta irakurri egiten duen guztiari eusteko boterea duten betaurreko handiak daramatza soinean.
TROCO (“aldatu” portugesez) gizon superheroi txikiena da. Enpatikoa denez, badaki bestearen lekuan jartzen. Bere boterea belarrietan dago gordeta. Jostailuzko telefonoa darama beti, entzunak izan nahi duten guztiei entzun ahal izateko. Entzuten badakienez, gainerakoak ezagutu eta ulertu egin ahal die.
SUPERHEROIEN SORTA
Atal honetan, oinarrizko elementuak izango dituzu eskuragarri, superheroi mozorrotzeko eta, PORTITARREN taldeko gure superheroien antzera, lagunekin argazkia ateratzeko.
Mozorrotu, VOYAGE, ERRUKI, JOY, CAP edo TROCO bihurtu eta ikaskideekin atera argazkia, gainerakoen zerbitzura jartzeko moduko dohaina dugulako guztiok.