MILURTEKO GARAPENERAKO HELBURUAK
2000ko irailean, 189 naziotako buruzagi Nazio Batuen Erakundeak New Yorken daukan egoitzan batzartu ziren, Milurteko Adierazpen onartzeko. Horren bitartez, euren herrialdeek munduko itun berriarekin hartu zuten konpromisoa, txirotasun gorriaren maila murrizteko. Bestetik, 2015. urterako bete beharreko zenbait helburu ere ezarri zituzten, hau da, Milurteko Garapenerako Helburuak.
Milurteko Garapenerako Helburuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen: Nazjo Batuen Erakundeko Garapen Programa.
Milurteko Garapenerako Helburuak 2015. urterako lortzea zaila bada ere, ez da ezinezkoa. Horretarako, oso garrantzitsua izango da garapenerako munduko itunaren inguruko helburua betetzea. Ezin da inolaz ere onartu gaur egun herrialde garatu gehienetan eragina duten krisi ekonomikoen ondorioz lortutako aurrerakuntza guztiak moteltzea edo bertan behera uztea.
Helburuak nola bilakatu diren jakin nahi baduzu, sakatu hemen: 2012ko Txostena. Milurteko Garapenerako Helburuak.