Itaka- Escolapiosek dirulaguntza bat jasotzen du DANAk eragindako kolektiboen babes sozialerako

10-04-2025

Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak, Hirugarren Sektorearen Plataformaren bitartez, dirulaguntza bat eman digu DANAk eragindako kolektibo eta herrien gizarte-babeserako.

Egun gutxi barru sei hilabete beteko dira Valentzia hegoaldeko eskualde batzuk suntsitu zituen DANAtik. Hilabete hauetan egoerak hobera egin badu ere, neurri handi batean hasiera-hasieratik buru-belarri aritu ziren milaka herritarren elkartasunari esker, oraindik lan handia dago egiteko.

Itaka-Escolapios fundazioak, ahal den neurrian, DANAren ondorengo berreskuratzearekin lotutako hainbat lanetan lagundu du: hondamendiaren ondorengo lehen asteetan lokatza garbitzen, laguntzen zerrenda bat egiten eta kaltetuentzat interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk ematen, argitaratzen joan direnak eta eska daitezkeenak, eta berreraikitzen lagundu dezaketen profesionalen sare bat egiten.

Hirugarren Sektoreko Plataformatik jaso dugun dirulaguntza berriak oraindik gehien behar duten pertsonei laguntzeko gure asmoan lagunduko digu. Funtsezko bi ekintza izango dira: batetik, Algemesíko Sant Josep de Calassanç ikastetxea berreskuratzen laguntzea, oso kaltetua izan baita DANA igaro ondoren; eta, bestetik, boluntariotza-eremu bat antolatzea, hainbat erakundetara joan dadin behar den guztian laguntza ematera.