Kanpainak

ITAKA-ESKOLAPIOAK ETA LEHEN HEZKUNTZA

Egunero-egunero, 5.000 inguru neska-mutil Itaka-Eskolapioak Fundazioak Bolivian, Kamerunen eta Indian sustatzen dituen hamahiru eskoletara joaten dira.

Horietatik, mila ikasle Boliviako Anzaldoko udalerrian 3.000 metrotik gorako altuerara dagoen eskolara hurbiltzen dira. Beste mila ikasle basoetan zehar joan behar dira oinez, Indiako Kamdako Calasanz eskolara iristeko edo Indiako Ozeanoko kostaldetik Aryanadeko Villa Natharet eskolara hurreratzeko. Azkenik, ia-ia hiru mila ikasle Kamerunen sustatzen ditugun hamar eskoletara joaten dira: Futruko San Migel, Mbelemeko San Agustin, Menteheko San José de Calasanz, Bamenjouko San Antonio, Tobako Santa Teresa, Latsiteko San Maurizio, Mboumeko San Fabian, Toumiko San Gabriel, Ndangeko San Migel eta Bafiako San José de Calasanz.

Honako atal hauetan sakatuz gero, Itaka-Eskolapioak Fundazioak bertan garatutako jarduera ikusi ahal izango duzu:

Ikasgeletan bertan egindako lan zuzena ez ezik, beste era bateko errealitateak ere lantzen dira, lehen hezkuntzarekin lotune zuzena dutelako eta Itaka-Eskolapioak Fundazioaren ardurapean daudelako. Hona hemen zenbait adibide: Brasilgo Serra eta Governador de Valadares hirietako hezkuntza eta gizarte zentroetan garatzen dugun lanaldi luzaturako programa; Venezuelako Valenciako hiriko Lomas auzoko hezkuntza-premia berezietarako zentroa; edo Erdialdeko Amerikako beken programa.