Noticias

Sendotzak Tolosan

Gaur arratsaldean gure prozesuetako taldeetako 14 gaztek eta parrokiako beste batek, gure ikasle-ohia denak, hartu dute sendotza sakramentua. Ospakizunaren buru izan da Donostiako Elizbarrutiko gotzaia den José Ignacio Munilla jauna.

Lerro hauen bidez zoriontzen ditugu gazte guzti hauek eta animatzen ditugu ibiltzen ari diren ibilbide honi jarraitu eta sakontzera, gure kristau komunitateko parte bat osatuz.