fbpx

Noticias

GABONETAKO KANPAINA

Ikastetxeko zuzendaritzaren, Itaka-Escolapios egoitzaren eta Iralako jantokiaren izenean:

ESKERRIK ASKO!…

  • Ikasle guztiei, familiei eta Eskolapio kristau-elkarteari, zuen hausnarketengatik eta laguntzagatik.
  • Hezitzaileei ( irakasle eta monitoreei), zuen ilusioagatik eta antolatutako jarduerengatik
  • Haur Hezkuntzako irakasleei zuen  egutegiengatik.
  • Eskolapioei eta Itaka-Escolapios kooperazio-guneari, hasieratik proiektu honekin amets egiteagatik.
  • Itaka-Escolapiosen taldeei: Bidean-Mugitzen (Batxilergoa), Catecumenado 3 (21 urte)
    • kanpaina antolatzeagatik…
    • ikasgeletan proiektua aurkezteagatik, janaria biltzeagatik eta hainbat jarduera egiteagatik…
    • ostiralero filmak emateagatik,
  • Kartelak ipintzen, gutunontzietan paperak sartzen eta bilketan lagundu zenutenoi.
  • Iralako Frantziskotarren jantokira janaria eraman zenuten DBHko 3. mailako boluntarioei.
  • Ikastetxeko abesbatzari bere laguntzagatik.
  • Olentzero abestera etorri zinetenoi.
  • Oilar- Mezan laguntzeagatik eta egoteagatik.

Bide batez, kanpainan lortutako emaitza jakinarazi nahi dizuegu:

  • Eskolapioen Lehen Hezkuntzako eskoletarako 14.272,45€ lortu ditugu.
  • Iralako Frantziskotarren jantokira lau furgoneta janari eraman ditugu.

Proiektu hauekin jarraitu ahal izateko egin zaitez Itaka-Escolapioseko bazkide.

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 11n