Badaukagu 2024-25 ikasturteko memoria!

30-04-2026

Dagoeneko eskuragarri dago 2024-25eko urteko memoria. Bertan, joan den ikasturteko txosten ekonomikoaz gain eta mundu osoko proiektuen zifren errepasoa egiteaz gain, Itaka-Eskolapioekin elkarlanean herrialde guztietan lan egiten duten pertsonen testigantzak irakurri ahal izango dituzue, helburu komun batekin: hezkuntza bazter guztietara eramatea eta munduan aldaketa sozialaren eragile izatea.

Era berean, txosten honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa, entitate, erakunde eta pertsona guztiei, misio honekin jarraitzen laguntzen eta bultzatzen gaituztelako.

Albiste honetan edo webguneko "Nortzuk gara?" atalean irakur dezakezue 2024-25 memoria.