Migratzaileei Laguntzeko Programa (APM)

APMak laguntza integrala eskaintzen die migratzaileei, hiru zerbitzu nagusiren bidez:

• Gazte migratzaileentzako egoitza-baliabideen sarea: Araban eta Bizkaian harrera eta laguntza ematen du gizarteratzeko eta laneratzeko. Honako hauek ditu:

o Hasierako diagnostikorako aterpetxea.
o Etxebizitzak hezkuntza-laguntzarekin
o Independentzia-fasean dauden gazteentzako autonomia-etxebizitzak

• Ojalá programa: Gaztelania irakastea eta migratzaileentzako lan-gaitasunei buruzko prestakuntza. Hizkuntza-eskolak, garbitasun eta arreta soziosanitarioko profesionaltasun-ziurtagiriak, zeharkako gaitasunetan eta haurtzaindegian prestakuntza eta gaztelaniazko eskoletara doazen seme-alabentzako eskola-errefortzua eskaintzen ditu (Ojalá Txiki).

• Gizarte- eta lan-orientazioko zerbitzua: enplegua eta prestakuntza bilatzeko laguntza, laguntzen kudeaketa eta administrazio-erregularizazioa. Zerbitzutik arropategia, elikagaien bankua, armairuak, dutxa eta garbitegia kudeatzen dira.

Programa honen helburua da ahultasun-egoeran dauden migratzaileei autonomia, integrazioa eta aukerak bermatzea.