Truebako Txabola

Estacas de Truebako txabola Sel de Losan dago, Trueba haranean, Burgos probintzian, Bilbotik 90 km-ra.

Bilbotik irteteko, hartu BI-636 Balmaseda norabidean. Handik Espinosa de los Monterosera joan behar da, Villasana de Mena ondotik pasatuz eta El Cabrio mendatea igoz. Espinosa de los Monteros pasatu ondoren, herritik irten eta Las Machorras norabidean jarraitu. Herri hau igaro ondoren, bidegurutze bat aurkituko dugu, bi norabidetan banatzen dena: bat Lunadara (ez hartu bide hori) eta bestea ESTACAS DE TRUEBA mendatera (hau da hartu behar dena). Gurutzetik 8 km ingurura dago txabolara sartzeko atea.

Txabolak 40 lagun ingururentzako edukiera du. Berokuntza eta ur beroa ditu.

Etxeak 2 solairu ditu. Beheko solairuan sukaldea, jangela handia, jolas gela (futbolina eta ping-pong mahaia) eta komun eta dutxa gunea daude. Lehen solairuan logela handi bat dago literak dituena eta logela txiki bat bi litera bikoitzekin. Horrez gain, sutegia, telebista eta DVDa dituen bilera gela bat dago.

Kanpoaldean, Trueba ibaiaren ondoan dauden zelai zabalak daude. Inguruan hainbat ibilaldi egiteko aukera dago: Castro Balnera, Pas harana, La Engaña tunela…

Etxea osorik alokatu daiteke eta guztiz hornitua dago. Lehentasuna dute erreserbetan ikastetxeek, ikastolek, parrokiak, aisialdi klubek eta hezkuntza helburu nagusia duten elkarteek.

Ez da sukaldari zerbitzurik eskaintzen.

Prezioak eta eskuragarritasuna kontsultatzeko, jarri harremanetan Itaka Eskolapioak Fundazioaren Bilboko bulegoarekin.