CALASANZ KIDEETAKO ETA ASTIALDIKO TALDEENTZAKO ARIKETAK
ITAKA-ESKOLAPIOAK ESKIFAIAREN ITSASONTZIA
Look, Sukal, Jiwa, Marine eta Bla Itaka-Eskolapioak eskifaiako kideak dira, eta, Calasanzen zuzendaritzapean, aurrerantzean munduko itsasoak zein ozeanoak zeharkatuko dituzte gure elkartasun-sareko proiektuak aurkezteko.
Calasanz Mugimenduko kideak zaretenez, Itaka-Eskolapioak eskifaiako kideak ere bazarete. Hori dela eta, paperezko itsasontzi erraldoia egitea proposatuko dizuegu, eta taldeko kide guztiak sartzeko modukoa izan beharko da. Kartoi meheak edo estraza-paperezko ebaki handiak bilatu eta itsatsi (paperezko itsasontzia egiteko besteko neurriak eduki beharko dituzte).
Paper erraldoiaren gainean idatzi Atambuako misioagatik eskerrak emateko eta suspertzeko esaldia. Indonesiari buruzko informazioa, albisteak, argazkiak… bilatu. Estraza-paperean, kartoi meheetan… kolatu. Tolestu. Zuon paperezko itsasontzia eraiki, itsasoak zeharkatzeko eta ATAMBUAREKIN BIDEAN joateko.
Azkenik, txoen taldearen argazkia egin “Itaka-Eskolapioak” itsasontzian eta gurekin partekatu solidarity@itakaescolapios.org posta elektronikoaren bidez.
TEBE DANTZAREN LEHIAKETA
Badakizu dantza egiten? Ospakizun berezietan, familiarekin edo lagunekin egiten duzu dantza? Zein da zure bizilekuko dantza tradizionala? Aurreskua, bikutsia, bafuta, kueka, diablada, tinkua, jota, sevillanak…?
Eskolapioek Atambuan eraikiko dute asrama, eta bertako neska-mutilek TEBEA dantzatzen dute, hau da, Atambuako hiriko kokagunea den Timorko uharteko dantza tradizionala.
Ariketa honetan, Tebe Dantzaren Nazioarteko I. Lehiaketan parte hartzea proposatuko digu Itaka-Eskolapioak eskifaiak. Hona hemen bi bideo hauetarako bi esteka: batetik, Itaka-Eskolapioak Fundazioak Atambuako hezkuntza ez-formalean garatutako jardueretan parte hartzen duten neska-mutilena; eta, bestetik, Indonesiako talde batena.
Taldeko kideekin egin koreografia eta bideorako esteka (plataformaren batera igoz gero) edo lehiaketan parte hartzeko bideoa bidali.
TEBE LESELUAN
Descárgate el MP3
TEBE BETE LALA
Descárgate el MP3